Haur eskoletako egoera salatu dute Iruñean, eta negoziazio mahi bat eskatu diote Gobernuari

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/?start=145#sigProIdcaa3015e8a

Nafarroako 0-3 Plataformak haur eskoletan "eredu duina" eskatu du gaur Iruñean egindako manifestazioan.

Gaurko mobilizazioan argi utzi nahi izan dute Nafarroako haur-eskolek "ez dutela ez kalitaterik, ez duintasunik, eta hezkuntzan 0-3 urtera etapa "garestia eta elitista" dela.

"Eskoletan bizi ditugun baldintzak lotsagarriak direla jakin beharra dago. Haur eskoletako langileok gure lan-praxia eta osasun mentala baldintzatzen dituen estres-maila pairatzen dugu. Bizitzaren garestitzea jasaten uzten ez digun soldata prekario baten truke egiten dugu lan. Gutako asko, gehienok ez esatearren, gure autonomia baldintzatzen duen pobrezia maila batean gaude", salatu dute langileek. Horren aurrean mobilizazioa aldarrikatu dute gauzak aldatzeko.

"Bide luzea egin dugu. Nafarroako 0-3ko egoera aztertzeko, alderdi politikoei, hezkuntza departamentuari eta kontseilari jaunari aukera berri bat eman nahi izan diegu. Bide honek fruiturik eman gabe jarraitzen du, eta lotsagabeki gaitzesten gaituzte berriro ere. Gimeno jaunak ez du erantzun ere egin biltzeko egin dugun eskaerari. Non dago Hezkuntzako kontseilaria egoera honen aurrean?", galdetu dute.

Gogoratu dutenez, Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko ebazpenak ezartzen duenez, haur-eskolek plaza irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak eta kalitate handikoak izan behar dituzte. "Ba al dakizue zein den plaza horiek sortzeko biderik onena? Lehen zikloa Nafarroa osorako doakoa izatea, langileen lan-baldintzak nabarmen hobetzea, gure lanaren erantzukizuna aitortuz, eta ratioak jaistea edo egungo langileak bikoiztea", aldarrikatu dute.

Gaur, berriz ere, negoziazio mahai bat eskatu diote Nafarroako Gobernuari. "Horrela bakarrik izango da posible 0-3 duin bat, Europako eskakizunei erantzungo diena, eta ez Hezkuntzako kontseilariak bigarren zikloko eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan bi urteko gelak sortzearen inguruan iragarri zuena".

Plataformaren hitzetan PSNk ez ditu aintzat hartzen. "Mespretxatu egiten gaitu, tratu txarrak ematen dizkigu eta guk ezin dugu gehiago jasan!", salatu dute. "Modu batera zein bestera saiatu gara, eta greba baino beste aukerarik ez digute uzten. Benetan funtsezko zerbitzua bagara, has daitezela baldintza honen baitan tratatzen, ez baitugu haien konplize izaten jarraitzeko asmorik!"

#SaharaAskatu solo el pueblo saharahui decide su destino.

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/?start=145#sigProId5d126383f6

Una concentración en Iruñea apoya al pueblo saharaui y rechaza la decisión de Sánchez
Convocados por el Movimiento Solidario de apoyo al Pueblo Saharaui en Nafarroa los manifestantes han gritado "Sánchez, atiende, el Sáhara no se vende", mientras agitaban banderas saharauis en una protesta que ha contado con presencia de todos los grupos con representación en el Parlamento de Nafarroa, excepto el PSN.
La portavoz del movimiento, Carol García, ha leído un comunicado en el que ha defendido que "la única solución realista y política, es aquella que elija el pueblo saharaui sobre la base del derecho internacional, mediante la celebración de un referéndum de autodeterminación".

 

"Europa erruduna, Euskal Herria harrera herria" lelopean elkarretaratzea Iruñean hil diren azken migratzaileak gogoratzeko

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/?start=145#sigProId8dc74ec91a

"Europa erruduna, Euskal Herria harrera herria" lelopean elkarretaratzea Iruñean hil diren azken migratzaileak gogoratzeko
Mugak Zabalduz Karabanak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak deitutako elkarretaratzea Iruñeko Udal Plazan, azken egunotan Bidasoa ibaian eta ozeano Atlantikoan hildako migratzaileen memorian.

#Martxoak8 Zapaltzen gaituen sistemari sua

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/?start=145#sigProId4c701c831b

Emakumeak "zapaltzen, erasotzen eta erailtzen" dituen "sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista, kapazitista hau kiskali" nahi dutela ozen adierazi du mugimendu feministak Nafarroa osotik egindako hamaika mobilizazioetan. Milaka feminista izan dira Iruñeko karriketan "emakumeontzat zein sexu-genero disidenteontzat kriminala eta jasanezina den" eredu sozio-ekonomiko honekin bukatu nahi dutela adierazteko.

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter