Udaltzaingoa Auzoenea bizilagunen elkartean gazte batzuk identifikatzeko sartu izana salatu dute.
https://ekinklik.org/eu/?start=165#sigProId4b73934a4d
Iruñeko Matalaz guneak eta Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Nabarreria Plazan pasa den astean Udaltzaingoa Auzoenean sartu egin zela salatzeko. Gazte batzuk Maravillas Gaztetxearen desalojoa gogoratzen zuen pankarta bat jarri zuten eta horiek identifikatzeko poliziak bizilagunen elkartean sartu zen. "Munipak gure espazioetatik kanpo" lelopean egin dute elkarretaratzea.