#KarabanaMugakzabalduz Perpinyàn ere solidarioak daude
http://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas?start=112#sigProId673e00d5a6
Astelehenean, hilak 18, Ipar Catalunyara abiatu da Pirineoak Alpeak karabana. Hain zuzen ere, Perpinyàra heldu zen; bertan, pertsona migranteekin solidarioak diren plataforma eta taldeko kideekin batera manifestazio bat burutu zen hiriko erdigunean, ultraeskuinak gobernatzen duen udaletxeraino. Europako mugak irekitzearen eta pertsona guztientzako eskubideen aldeko aldarriak eta politika migratorio hiltzaileen aurkako oihuak eta kanta antifaszistek lagundu zuten ekitaldia. Solidarioek azaldu bezala, muturreko eskuinak gobernatu arren, Perpinyà elkartasun hiria da.
Hortik Elnara joan zen karabana, eta testigantza ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen, baita Elnan jaiotako umea izan zenaren errelatoa ere.
Afari solidarioa, hangoak eta bertakoak elkarrekin, jan eta gero, kontzertu bat entzuteko aukera egon zen.
Hurrengo etapa, Argelers de La Marenda eta Rivesalteseko atxikitze-landa.