Elkartasun feminista Nafarroako Auzitegian M8an atxilotutako emakumeari
http://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas?start=196#sigProId5eec57e6e8
Aurtengo Martxoaren 8an Parlamentuaren aurrean egindako ekimen baketsu batean Foruzaingoak atxilotu zuen emakumeak gaur deklaratu behar izan du epaitegian. Autoritateari eraso egitea leporatzen diote, nahiz eta komunikabideek egun horretan jasotako irudietan argi geratzen den ez zela horrelakorik gertatu. Nafarroako 76 elkarte feministek eman diote babesa emakume honi.