#AroztegiaGelditu Herri baten borondatea ezin da epaitu

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1250-#sigProId2e979e4405

Aroztegia gelditzeko ekimenetan parte hartzeagatik auzipetu dituzten 6 gazteei elkartasuna adierazi diete.
Aroztegia proiektua gelditzeko joan den udaberrian egindako ekimenetan parte hartzeagatik auzipetu dituzten 6 gazteek datorren ostegunean deklaratu beharko dute Iruñeko epaitegietan. Baztango herritar zein eragile sozial eta politikoek babesa eta elkartasuna adierazi diete, eta ostegunean epaitegien aurrean elkarretaratze bat egingo dute.

Aroztegiko proiektua gelditzea leporatu dieten 6 gazteei ostegunean epailearen aitzinean deklaratzera deitu dituzte. Haiei babesa eta elkartasuna erakusteko elkartu dira gaur Lekarozen Baztango norbanako eta eragile ezberdinen ordezkariak.

Adierazi dutenez "epaiketa hau herri oso baten kontrako eraso bezala hartzen" dute eta "kolektiboki erantzuteko prest" agertu dira.

"Onartezina da baliabide publikoak herritarren borondatea defendatzeko erabili beharrean lurra eta ingurua xehatzen ari direnen beharretara erabiltzea. Enpresa espekulatzaileen galerak diru publikoarekin estaltzen diren bitartean, herri lurrak eta nekazal lurrak defendatzen dituztenei errepresio ekonomikoa ezarri nahi zaie", salatu dute.

Nafarroako Gobernuari eta bera babesten duten alderdi guztiei "erantzukizun politikoa" eskatu diete. "Gatazka honek irtenbide politiko erraza du: proiektu hau betiko geldiaraztea", erran dute.

"Nafarroako Gobernutik behin eta berriz inposatu nahi izan da proiektu hau herritarren borondatearen kontra. Behin eta berriz eskatu zaie herritarren hitza entzun eta proiektua geldiaraztea". Gogoratu dutenez, joan den irailean talde parlamentario ezberdinekin bildu eta euren eskaera helarazi arren "isiltasun konplizea bertzerik ez dugu entzun".

Ildo berean gogora ekarri nahi izan dute "borroka hau bizitzaren aldeko borroka da, herri honek bizirik irauten duen bitartean iraunen duena", eta mezu hori urtarrilaren 27an, goizeko 9:00ean Iruñera eramanen dutela. Epaitegien aitzinean elkartasuna adierazteko eta epaiketa salatzeko elkarretaratzea eginen dute.

Gaurko agerraldian Baztango elkarte eta eragile hauek izan dira:
- Baztango Gaztetxea
- Iñarrosi Neska* Gazte Taldea
- Ikama Lekaroz
- Burrunba Morea
- Baztango Talde Feminista
- Plazara Dantzara
- Ernai Baztan
- GKS Mendialdea
- Baztango Sortu
- Baztango EH Bildu
- Baztango Ezkerra
- Baztan-Bidasoako Pentsionistak

- (H)ilbeltza
- Jo ala Jo
- Zapatllera Musikazale Elkartea

- Baztandarren Biltzarra
- Baztango Zaporeak
- Baztango Talde Ekosoziala
- Erdiz Bizirik
- Aroztak
- Milotxuri Bizirik
- BRT
- Laxoa Elkartea
- Amaiurko Herria
- Anizko Herria
- Arizkungo Herria
- Arraiozko alkatetza taldea
- Azpilkuetako Herria
- Berroetako Herria
- Elizondoko Herria
- Erratzuko alkatetza taldea

- Iruritako Herria
- Lekarozko Herria

- Oronozko Herria

- Zigako Herria

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter