#AroztegiaGelditu Herri baten borondatea ezin da epaitu
http://ekinklik.org/eu/?start=175#sigProId2e979e4405
Aroztegia gelditzeko ekimenetan parte hartzeagatik auzipetu dituzten 6 gazteei elkartasuna adierazi diete.
Aroztegia proiektua gelditzeko joan den udaberrian egindako ekimenetan parte hartzeagatik auzipetu dituzten 6 gazteek datorren ostegunean deklaratu beharko dute Iruñeko epaitegietan. Baztango herritar zein eragile sozial eta politikoek babesa eta elkartasuna adierazi diete, eta ostegunean epaitegien aurrean elkarretaratze bat egingo dute.