#M1 Intsumisioa!

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/336-#sigProId62dac702d1

Gazteria egoera lazgarrian aurkitzen da, bizia kapitalaren metaketa etengabea helburu duten interes merkantilisten aginduetara baitago. Gu, kaltetuenetarikoak, lobbien eta berauekin kolaborazioan jarduten duten gobernuen erabakietan azpiratuenak gara.

Etorkizun duinik gabeko gazteak, zeharo gutxietsiak, mezprezatuak eta alboratuak gara. Ez dugu lan duin bat izateko aukerarik nahiz eta ezaguera nahikoa izan, etxebizitza eta baldintza egokietan bizimodu independiente bat izateko aukera ere ukatua zaigu. Nahikoa ez, eta kezka zein esperientziak elkartrukatuz autoorganizazioaz ikasteko espazioak, gaztetxe edo lokalak, ukatuak zaizkigu. Guztia gutxi balitz, egoera honi aurre egiteko borrokara jotzeko autua egin dugunok irainak, jarraipenak, isunak eta kartzela zigor mehatxuak jasan behar izaten ditugu. Aski da!

Egoera honen aurrean Iruñerriako gazte eragile ezberdinek gure baitatik gauzatuko dugun aldaketa baten alde borrokatzeko indarrak batzea erabaki dugu. Denak ordezkatuak sentituko garen frontea eraikitzea, amankomunean dauzkagun helburuen baitako borroka indartuko diguten hausnarketak, ekintzak, eta dinamikak ahalbideratuko dituena.

Feminista eta antikapitalista bezala definitzen gara, ideologia hauek ezaugarritzen dituzten printzipioak gure eginez, eta asanbladako kideongan, zein honen izaeran presente izan behar ditugula ulertzen dugu. Antolakuntza ereduari dagokionez horizontaltasuna eta autogestioa praktikatzen ditugu, kolektibo ezberdinen arteko elkartasuna eta elkarbabesa bultzatuz. Praktikan, aldarrikapenaren eta borrkaren arteko koherentzia bilatzen dugu, autokritikaren beharraz ahaztu gabe.

Gure borroka bizi dugun erralitatetik jaiotzen da, honen aldaketaren beharraz jabetuz, eta horretarako aktiboak izatea ezinbesteko delarik. Batasunak indarra dakar, soilik batuz lortuko dugu garaipena, gazteria da sugarra eta gasolina dago botata.

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

JO TA KE SISTEMA PATRIARKAR-KAPITALISTA SUNTSITU ARTE!

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter