Konzentrazioa, Arantzadi bizirik eta herriarena!

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/210-#sigProIdeb4093614f

Aste hauek erabakigarriak dira parkearen etorkizuna zein izango den finkatzeko. Udal proiektua ez da herritarrek balio handiko gune horri eman nahi dioten etorkizuna, eta udala horretaz konturatzea nahi dugu. Kontura daitezela ez dela beharrezkoa horren dirutza handia xahutzea, eta are gutxiago eskubideen eta gizarte zerbitzuen murrizketak egiten ari diren garai honetan. Parte-hartze publikoan oinarritutako prozesu bat nahi dugu, non pertsona guztiek tokia izango duten, eta ez boteretsuen lagunek soilik.
Salatu nahi dugu zuhaitzak mozten ari direla, lanabesak kentzen dizkigutela eta jazarpen poliziala pairatzen ari garela inork nahi ez duen parke bat eraikitzeko. Salatu nahi dugu proiektuak baratze-eremua murriztuko duela, 60 metroko 60 baratze hutsal bakarrik utziz... Arantzadi Auzolanean-en baratzeak hartzen duen eremu berbera ia-ia hain zuzen! Eta gainontzekoa? 'Ikusi eta ez ukitu' dioen parke bat besterik ez! Gainera uholde-ubideak orain arte ongarria ekologikoki eta dohainik uzten duten uholdeen erritmoa aldatuko du. Nondik aterako da gure janaria higiezinen burbuilatik elikagaien krisira pasatzen garenean? Gure etorkizuna edonon jartzen ari diren soropilaren azpian lurperatu nahi dugu? Zentzugabea da! Orain lur horren jabetza publikoa da baina erabilera behar dutenei eskaini ahal zaie. Udala ez da horretan ari baina gu aldarrikatzen ari gara baratzea auzolanean landuz eta hortik sortzen ari den guztia Paris 365 jantoki sozialera eramanez.
Arantzadi bizirik eta herriarena!

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter