Aht gelditu!!!
View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/164-#sigProId383cb0cde3
Gaur eguerdiko 13:00-etan Iruñeko Roncesvalles Etorbidean Mariezcurrena S.L. eraikuntza enpresak duen bulego nagusiaren aurrean, hogei bat lagunek elkarretaratu eta antzerki ekintza bat burutu dute. Enpresa honetako jantziz mozorrotutako bi lagunek natura islatzen zuen paisai bat, AHTk kalteturiko bizilagun bat eta behiez mozorrotutako beste pertsona bat porlanez estali dituzte. Une berean, enpresa honetako bulegoan eskutitz bat eraman dute AHTk suposatzen dituen kalte ekologiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartuz lan hauen beharraz hausnar dezaten. Protesta ekintza koloretsu eta ikusgarri honen helburua Mariezcurrena S.L. burutzen ari den AHTren eraikuntza lanak- zehazki Nafarroako Cadreita - Alesbes 8 km.ko azpitartea- salatzea izan da. Salaketa bera egin da enpresak Donezteben eta Donostian dituen bulegoen aurrean. https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/164-#sigProId383cb0cde3