STOP Abeltzaintza industriala. Ez gaituzte isilduko
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1270-#sigProIdcd2333aec5
Abeltzaintza industrialaren aurka eta elikadura burujabetzaren aldeko elkarretaratzea Iruñean
Gaur goizean Iruñeko Sarasate Pasealekuan egindako elkarretaratzean Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldeak 14 giza taldeak adiskidetze-ekitaldi batera eraman izana salatu dute hamarka lagunek.
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1270-#sigProIdcd2333aec5
Gaur goizean Iruñeko Sarasate Pasealekuan egindako elkarretaratzean Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldeak 14 giza taldeak adiskidetze-ekitaldi batera eraman izana salatu dute hamarka lagunek.
Dakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonak martxoaren 30ean, asteazkena, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta gaude VAllde de Odieta - HTN enpresaren eksutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabaki dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.
Ustez kalumnagarriak diren informazio horiek txosten bati egiten diote erreferentzia. Txosten horretan, makrogranja horren egoerari buruzko hainbat informazio jasotzen zen, eta Nafarroako Parlamentua osatzen duten taldeei eman zitzaien eta ondotik prentsaurreko batean aurkeztu 2021eko irailaren 10ean.
Txostenak 178 orrialde ditu, dokumentu eta datu ofizialak barne, eta besteak beste, enpresak 2014az geroztik jaso dituen administrazio-espedienteei, Villafrancan eta Martzillan nitratoek eragindako kutsadurari, enpresak jasotako NPBren laguntzei eta Europakoei, enpresaren uraren kontsumoari eta dituen konzesioei, biometanizazio-plantako jarduerari edo “bio” terminoaren erabilera desegokiari buruzko informazioa biltzen dute.
Gure asmoa talde politikoei enpresa horren egoeraren berri ematea (dokumentu eta datu ofizialen babesarekin) zen, eremu politikoko arduradunak jakinaren gainean egon zitezen eta Legebiltzarrari dagozkion galderak egin ahal izan diezazkioten. Halaber, iritzi publikoaren eta gobernuen aurrean adierazi nahi genuen abeltzaintza industrialaren ereduak, kasu zehatzaz gain, problematikoak, kutsagarriak eta ez oso jasangarriak direla.
Zaila da pentsatzea hainbat pertsonek beren adierazpen askatasun eskubidea erabiliz idatzitako dokumentu bat, informazio teknikoa eta datu ofizialak dituenak, kalte handiagoa egitea enpresa horren izen onari txostenean jasotako administrazio zigor espedienteek baino.
Badakigu egoera horrek enpresaren estrategia bati erantzuten diola, gu izutzeko asmoa duena eta, horrela, abeltzaintza industrialaren ereduak dituen ondorioak ez jendarteratzeko. Estrategia horiek SLAPP izenez ezagutzen dira: eragile boteretsuek, gehienetan enpresa handiek edo bulegoek, aurkeztutako salaketak direa, gai publikoen inguruan irregulartasunen bat salatzen dutenak isilarazteko.
Abeltzaintzako ustiapen eredu industrialak ondorio oso zehatzak dakarzkio bere inguruneari. Animalien tratu txarrei buruzko eztabaidatik haratago, ingurumen eta gizarte ondorio kaltegarriak daude. Sortzen den hondakin-kantitate handiaren kudeaketaz ari gara, lurrak eta akuiferoak nitratoen eta beste elementu batzuen bidez nahitaez kutsatzeaz. Eredu industrial honek nekazaritzak erregai fosilekiko, ongarriekiko eta antibiotikoekiko duen mendekotasuna sakontzen du, eta deforestazio dinamikak mantentzen ditu soja laborantzarako eta abereak elikatzen dituzten beste monolaborantza batzuetarako, bai gure inguruan, bai munduko beste leku batzuetan. Eredu horrek, enplegua sortu ordez, landa eremuan makroustiapenetan lan egiten duten pertsonen bizitza prekarizatzen du, baliabideak monopolizatzen ditu, ustiategi txikiak desagerrarazten ditu amaierarik gabeko odolaldi batean, eta epe ertainera ez du aberastasunik sortzen, galerak baizik.
Guk elikadura burujabetzan oinarritutako ereduetan sinesten dugu, lurrari eta lurraldeari lotutako ustiategi profesional txiki eta ertainetan oinarritutako abeltzaintza ereduan, eta jarduera horretan diharduten pertsonekin, biodibertsitatea sustatzen duten zikloak, baliabideak eta ondasun naturalak errespetatzen eta zaintzen dituztenekin, herritarrak kalitateko elikagaiez hornitzen dituztenekin prezio justuarekin, eta gure herrietarako garapen iraunkorreko etorkizuna bermatzen dutenekin. Larrialdi klimatikoaren atarian gaude, nazioarteko krisi ekonomiko bete-betean, erregai fosilen eskasia gero eta handiagoa dela eta. Ez da sekretua lehorte urteak datozela. Horregatik, gure ingurunea gutxi batzuen onura ekonomikorako hipotekatzea arduragabekeria tamalgarria dela uste dugu, eta, beraz, informazioa sozializatzen, sareak eraikitzen eta itxaropen eta inertzia jasangarriak dakartzaten ereduak sustatzen jarraituko dugu.
Zitazioan agertzen diren ordena berean, hauek dira detuta dauden eragileak: Alnus, Marcilla Viva, Asamblea Soberanía Alimentaria, REAS Nafarroa, Asociación Hacendera, Compañía de las Tres Erres, Asociación Lurra, Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción, Urbizi Nueva Cultura del Agua, Etxalde Nekazaritza iraunkorra, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa Asociación para la Ayuda y Cooperación con los Pueblos del Sur, y Fundación Sustrai Erakuntza.
Hala ere, azpimarratu nahi genuke 14 erakunde hauek ez garela bakarrik, milaka garela dagoeneko. Eskerrak eman nahi dizkiegu dagoeneko 1600 laguni baino gehiagori eta laguntza eman diguten 162 kolektibori, eta gaur hemen gurekin ditugun guztiei. Argi utzi nahi dugu baztertu egiten dugula Nafarroan ezarritako abeltzaintza industrialaren eredua, eta, presioak gorabehera, aurrera jarraituko dugula hori aldatu arte.
Stop Abeltzaintza industriala! Ez gaituzte isilduko!