#Karabana2021 Kanariak, ez kartzelarik, ez hilobirik!

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1214-#sigProId70cd231c47

Mugak Zabalduz Karabana migrazio politiken aldaketa eskatzeko Kanariar irletara bidaiatuko du.
Uztailaren 17tik 24ra bitartean 300 pertsona baino gehiago Kanarietara bidaiatuko dira Mugak Zabalduz karabanarekin. Zortzi egunez, toki esanguratsuetan ekintzak egingo dituzte.

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1214-#sigProId70cd231c47

Mugak Zabalduz Karabana migrazio politiken aldaketa eskatzeko Kanariar irletara bidaiatuko du.
Uztailaren 17tik 24ra bitartean 300 pertsona baino gehiago Kanarietara bidaiatuko dira Mugak Zabalduz karabanarekin. Zortzi egunez, toki esanguratsuetan ekintzak egingo dituzte.

Ez dugu onartu behar Kanariak kartzela edo hilobi bihurtzea, nahiz eta hori den Europa Gotorlekuaren plana. Europak bizitzaren aurkako planarekin jarraitzen du. Bizitzaren aurkakoa da mugak ixtea, asilo-eskubidea deuseztatzea, Mediterraneo itsasoan erreskatea kriminalizatzea, Ceutako adingabeak kudeatzeko armada bidaltzea, Turkia edo Maroko bezalako herrialdeei milaka milioi euro ordaintzea bere poliziatzat egin dezan, FRONTEXera urtero diru gehiago bideratzea, atxilotze eta identifikazio zentroak sortzea.

Nekatu gabe errepikatzen dugu; Europa erruduna da! Europak bere erantzukizun historikoa eta egungoa aitortu beharra du komunitateei baliabideak eta bizimoduak kentzen dizkieten globalizazio-prozesuetan, estraktibismoan, berotze globalean eta gatazka armatuei lotutako pobretzean. Migratzaileek ez diote sistema bidegabe horri men egiten eta erresistentzia-estrategia legitimoak sortzen dituzte, migratzea, besteak beste.

Karabana Mugak Zabalduz-ek migratzaileen erresistentzia eta desobedientzia proiektu horiei elkartasuna adieraztea du helburu. Estatu espainiarreko hainbat erakundek eta kolektibok osatutako sarea gara, eta 2016tik urtero mugako hainbat gune zeharkatzen ditugu: Grezia, Italia, Andaluzia, Ceuta, eta Euskal Herria. Aurten, 6. edizioan, Kanariar Uharteetara abiatuko da karabana.

Kanariak, Estatu espainiarreko lurralde pobretuenetako bat da, monolaborantza turistikoaren geldialdiarekin eta krisi ekonomikoaren ondorioz egoera sozial jasanezina duena, kapitalaren Europaren muga kolonial bihurtu da, eta mugako zaindari papera esleitu zaio uharteko biztanleriaren sentimenduaren aurka, migratzaileekiko solidarioa dena.

Uztailaren 17tik 24ra bitartean 300 pertsona baino gehiago Kanarietan izango gara. Zortzi egunez, toki esanguratsuetan ekintzak egingo ditugu, hala nola hondartzak, portuak, kanpamentuak, barneratze zentroak, gobernuaren azpiordezkaritza, Frontex eta hilerria. Esperientzia eta ezagutza eta eztabaida mahaiak ere egingo dira, hainbat edukiren inguruan. Horrez gain, batzarretarako, bileretarako eta jolaserako eta zaintzarako guneak gordeko dira.

Kanarietara joan aurretik, hitzaldi batzuk izango ditugu ekainaren 25ean, Zabaldin, 19: 00etan, Kanarietako egungo egoera ezagutzeko. Kanarietatik etorriko diren aktibistak izango ditugu gurekin, eta, gainera, Irungo kideak etorriko zaizkigu, gaur egun Frantziako mugan zer gertatzen den azaltzeko. Gutxi hitz egiten da horretaz, eta oraindik ere migratzaileak harrapatuta daude bertan, Frantziara gurutzatu nahian, baina eragotzi egiten zaie. Gainera, argazki erakusketa bat jarriko dugu ikusgai, "Europa erruduna. Kanariak, ez kartzela ez hilobi" izenekoa. Ekainaren 22tik 17ra Zabaldi Elkartasunaren Etxean egonen da, eta ekainaren 28tik uztailaren 11ra Geltokin.

Kanariak, ez kartzelarik, ez hilobirik! Inor ez da ilegala.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter