Palestina eta kolombiarekin elkartasuna

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/1200-#sigProId6290c521ba

Garrasi berak lotzen ditu egunotan Kolonbia eta Palestinako herriak: "Gu hiltzen ari dira".

Kolonbiako hirietako eta herrietako kaleek aski dela esan diete Duqueren gobernuak martxan jarri nahi zituen erreforma ekonomiko neoliberalei. Ideia argia zuen: eliteei laguntzea, behekoei, gutxien dutenei gehiago ordainaraziz. Horretarako, armadarengana, polizia militarizatu batengana eta buruzagi politiko eta sozialen hilketen eta emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren erabileran esperientzia errepresibo handiko paramilitarrengana jo dute agintariek.

Hala erakusten du Alison Liseth S. neska gaztearen kasuak, istiluen aurkako lau poliziak atxilotu zutena maiatzaren 12ko gauean Popayán hirian. Aske utzi zutenean, hainbat gizonen partetik sexu abusua jasan zuela salatu zuen Facebooken. Hurrengo goizean, 17 urteko gazteak bere buruaz beste egin zuen.

Palestinan, Sheij Jarrah Jerusalem ekialdeko auzoko familia palestinar batzuen etxeak enegarren aldiz kanporatzea izan da Gazako zerrendan beste sarraski gerra bat eragin duen detonatzaileetako bat. Maiatzaren 15ean 73 urte betetzen ziren "Nakba"tik, hondamendia esan nahi duen hitz arabiarra eta palestinar exodoa izendatzeko erabiltzen dena, hau da, Israelgo indarrek, 1948 eta 1949 artean, 1,4 milioiko populazio batetik 800.000 palestinar ihes eginarazi edo euren lurraldeetatik bota zituztenetik. Gaur egun, Israelgo gobernu terroristak, beste behin ere, sionismo ultraortodoxoenaren postulatuak babesten ditu bere gerra ekintzak justifikatzeko. Komunikabide, eskola eta ospitaleen egoitzak helburu militar bihurtuz.

Bi kasuetan maskararik gabeko "munstroa" eta herritarren duintasuna aurrez aurre dira.

Gora herri kolonbiarra! Gora Palestina askea!

Gora Herriak!!!

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter