G7rik EZ! Herrien, pertsonen eta giza eskubideen besakadari bai!

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/988-#sigProId1bff5448d5

Gizatasunaren alde, migratzaileen alde, Europan harrera egin dakien eta libre ibili daitezen, eta neofaxismoaren kontra

Gaur den egunean gero eta indar handiagoa ari dira hartzen Europan eskuin muturreko indarrak eta indar neofaxistak jende-multzo handien artean, migratzaile eta errefuxiatuenganako gorrotoa sustatuz, haiei egotziz gure gizarteetako gaitzen errua: langabezia, soldata baxuak, krisi sozial eta ekonomikoa, delinkuentziak eta matxismoak gora egitea.

Eta, horrenbestez, muturreko indar horiek, eta indar horien iritzi batzuk bere egiten dituzten zentor-ezkerreko eta eskuineko sektore batzuekin batera, areagotu egiten dituzte jadanik indarrean dauden migrazio-politika bidegabeak, Hala nola diren kanporaketa masiboak, mugak ixten dituzte eta heriotzera bultzatzen dituzte milaka migratzaile Mediterarrenoko urtean, Afrikako desertuetan eta izenik gabeko beste leku batzuetan, oinarrizko giza eskubideak, bizia eta migratzeko eskubidea ukatzen dizkietelarik.

Eta gorroto eta bazterkeriazko politika horiek gure gizarteetatik desagertu arte, migrazioaren arrazoiak desagerrarazi arte eta eskubide guztiak guztiontzat lortu arte –guztiontzat ez diren eskuibideak pribilegioak baitira-.

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter