Bide Eman Euskarari

Atala: Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/eu/ultimas-coberturas/684-#sigProId7eb716b5d7

Milaka izan dira"Bide eman euskarari" lelopean konbokatutako manifestazioan kalera atera diren herritarrak. Araubidean, plangintzetan eta baita baliabideetan ere eman behar zaiola bide euskarari aldarrikatu da Iruñeko karriketan.

Euskaraz, Nafarroa osoan, bizi, hezi eta ikasteko eskubidea aldarrikatu dute txoko ezberdinetatik etorritako milaka nafarrek. Horretarako, dei egin zaie benetako aldaketaren alde dauden alderdi, sindikatu eta instituzioei euskarari bide emateko urrats eraginkorrak abian jar ditzaten. Lan horretan herritarron babesa eta laguntza hor izango dutela azpimarratu dute.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter