Iruñean haur eskola euskaldunen aldeko borrokarekin jarraituko dutela adierazi dute guraso eta hezitzaileek.

Publicado en Últimas Coberturas

Iruñeko Udalak iragarritako haur eskola euskaldunen plaza kopuruen murrizketen aurka elkartu dira gaur haurren gurasoak eta haur eskolen hezitzaileak. Iruñean dauden 16 haur eskoletatik soilik batek eskaintzen du euskarazko murgiltze eredua.

34 urte eta gero, Nafarroa zatiturik jarraitzen du hizkuntza eskubideen arloan

Publicado en Últimas Coberturas

34 urte pasa dira herrialdearen zonifikazio linguistikoa ezarri zuen Vascuencearen legea Nafarroako Parlamentuan onartu zenetik. Efemeride honi erreparatuz, Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzea deitu du Iruñean, nafarren hizkuntz eskubideak urratzen dituen lege honen aldaketa eskatzeko. Horretarako, euskaltzaleen konpromisoa eskatu dute kale mobilizazioen bidez indarra egiteko eta zonifikazioarekin behingoz amaitzeko.

Duela 35 urte Mikel Zabalzaren hilotza agertu zen Bidasoa ibaian.

Publicado en Últimas Coberturas

Mikel Zabalza Goardia Zibila atxilotu eta desagerrarazi egin 20 egun pasa eta gero, orbaiztarraren hilotza Bidasoa ibaian agertu zen. Aurreko egunetan Gurutze Gorriko urpekariek bilatu zuten lekuan agertu zen Zabalzaren gorpua, hain zuzen ere.

Emandako bertsio ofizialaren aurrean egindako mobilizazioak areagotu ziren eta Espainiako Poliziak gogor oldartu zen manifestarien aurka.

Egun batzuk pasa ondoren hiru egun beranduago, Zabalza-Garate familiak Mikel Zabalza lurperatu zuen Orbaizetan.

Argazkiak: Xabi Ventura argazkilariak eginak eta Iñaki Egaña historialariak utziak.

 

#OrainArdura Elefante txuririk ez!!

Publicado en Últimas Coberturas

Gaur, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, ORAIN ARDURA ekimenaren hainbat mobilizazio egin dira, AHTko lanak berehala geldiarazteko, AHTko funtsak gastu sozialera bideratzeko eta elefante txurien politikaren amaiera eskatzeko.
Iruñean manifestazioa egin da Aldundiatik  Gobernu Ordezkaritzara, eta Bilbon elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Atxondon, Abadiñon eta Ribabellosan ere elkarretaratzeak egin dituzte.
Iruñekoan 500 bat lagunek parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter