Gurasoak Nafarroako Auzitegira itzultzea instrukzioa eskatzen dute
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/770-#sigProIdb406e5511d
Urriaren 15eko goizaldean Altsasuko taberna batean gertatutakoaren ondorioz inputatuta dauden gazteen gurasook uste dugu kasuaren instrukzioa ez zela inoiz Nafarroatik atera behar izan eta, horregatik, kasua Nafarroako Entzutegi Probintzialera itzul dadila eskatzeko konzentrazioa egin dugu gaur, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Hori dela eta, gure seme-alaben eskubidea den epaile naturalera itzultzea ozen eskatzen dugu.
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/770-#sigProIdb406e5511d
Altsasuko auziperatuen gurasook eskatzen dugu Nafarroako Auzitegira itzultzea instrukzioa
Urriaren 15eko goizaldean Altsasuko taberna batean gertatutakoaren ondorioz inputatuta dauden gazteen gurasook uste dugu kasuaren instrukzioa ez zela inoiz Nafarroatik atera behar izan eta, horregatik, kasua Nafarroako Entzutegi Probintzialera itzul dadila eskatzeko konzentrazioa egin dugu gaur, Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean. Hori dela eta, gure seme-alaben eskubidea den epaile naturalera itzultzea ozen eskatzen dugu.
Horrekin batera, urriaren 15eko goizaldean gertatu zena argitzea nahi dugu, eta benetan jazotakoa ikertzea eskatzen dugu. Gertakariak deitoratu izan ditugu beti, baina, gure ustez, terrorismotzat jotzea krudela da, logikarik ez du eta injustizia handia da.
Aurreko egunotan ikusi dugu Entzutegi Nazionalak libre utzi dituela espetxe zigor handi samarrak jasotako pertsona ezagunak; gure semeak, ordea, epaituak izan gabe espetxean mantentzen dituzte: FIES erregimen pean 4 hilabete daramatzate preso. Hori dela eta, Adur, Jokin eta Oihan askatzea eskatzen dugu, ez baitago ihes egiteko inolako arriskurik.
Hau guztiarengatik, Nafarroako Entzutegiari eskatzen diogu kasua berriz bere gain har dezala, orain arte izan ez dugun proportzionaltasun, ekitate eta justizia gosez gaudelako, eta arren esakatzen dugu proportziorik eta justiziarik gabeko egoera hau bideratzea.
Mila esker guztioi, ematen diguzuen laguntzagatik.
GURE SEME-ALABAK EZ DIRA TERRORISTAK, GUREA EZ DA TERRORISMOA!!!!