Cacerolada al alcalde de Iruñea
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/200-#sigProId1b2c44e886
Una cacerolada denunció ayer las últimas detenciones por los incidentes del Riau-riau. La protesta reivindicaba el fin de la represión contra las fiestas de Iruñea y culpaba al alcalde, Enrique Maya, de la persecución policial. Con los cinco arrestos del lunes, ya son nueve las personas imputadas por el fracaso de la recuperación del Riau-riau. El grueso de las detenciones han sido practicadas por la Policía española y tienen un componente político.
UPNk ahalegin berezia egin du aurtengo San Fermin Jaiak bortxatzeko, eta ahalegin hori Pobre de Mitik haratago iristen da. Argi utzi zuten billabesaren entzierroan burutu zuten polizi-karga basatiarekin, eta atzo Riau-riauari loturik burutu zituzten bost atxiloketek berretsi egiten dute: UPNk errepresioaz baliatuz bere neurrira egindako SanFerminak nahi ditu.
Errealitateak ordea lotsagarri utzi du UPN eta Maya alkatea. Ez dute ulertzen San Ferminak, eta orohar jaiak, herriak egiten dituela. Herria da kantatzen duena, dantzatzen duena, entzierroan korrika egiten duena, hamaiketakoak egiten dituena, askariak eta afariak egiten dituena, eta horretxegatik dira Iruñeko jaiak munduko onenak, herriaren jaiak direlako. UPN entzungor eta itsu agertzen zaigu herritarren parte-hartzearen aurrean. Ez dira gai ez entzuteko, ezta elkarrizketak abiatzeko. Egiten dakiten gauza bakarra INPOSATZEA da. UPN-k jendartea eszenatoki bateko fondoa bailitzan nahi du sanferminetan, telebistan saltzeko irudi polit bat besterik ez. UPNk Sanferminak lapurtu nahi dizkio Iruñeko herriari, eta oso oker dabil norabide horretan.
UPN eta Maya lotsagarri ari dira gelditzen Sanferminetan errepresioaren aldeko apustua egiten dutenean. Jende orok ikusi ahal izan du polizia izan dela, eta ez herria, jaietan enfrentamenduaren bila joan dena. Mundu guztiak ikusi du, Riau Riauko gertakarien sua ez zutela atxilotuek piztu, baizik eta identifikatuak izan ez diren beste probokatzaile ezezagun batzuek. Antzeko zerbait esan dezakegu billabesaren entzierroari buruz, izan ere UPN eta Ppren aginduetara dauden polizi indarrak izan ziren ekimen espontaneo eta era bat jai giroan egindakoaren aurrean bortizkeriaz erantzun zutenak.
UPN eta Mayak beraien jarrera zuzendu behar dute lehen bai lehen, hartu duten jarrera errepresibo zoroa alboratu eta kalera jaitsi behar dute jendeari entzutera. Elkar entzunez eta elkarrizketak abiatuz soilik lortuko dugu denon neurrira egindako Sanferminak egitea.