#A18 Pertsona migranteen munduko eguna. migratzea eskubidea da. Acoger es un deber

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1319-#sigProIdf2c763bba3

Gaur, abenduaren 18, Pertsona Migranteen Egunean, gogorarazi nahi dugu Migratzea Eskubidea dela, bizimodu duina eta berdintasunean bizitzeko eskubidea, non eta nola bizi nahi dugun erabakitzeko eskubidea.
  Desioez betetako  eskutitzen garai honetan, erabaki dugu eskutitz hau bidaltzea, ez soilik gure nahiekin, baita erakundeek pertsona guztientzako bizitza duina bermatzeko bete behar dituzten eskakizunekin ere.
 Eslkatzen dugu pertsona guztiak, baldintzarik eta eskakizunik gabe, erregularizatzeko. Gogora dezagun orain estatuak beste aukera bat duela bere erantzukizuna eta betebeharrari erantzuteko, kongresuan 500.000 pertsona inguru erregularizatuko lituzkeen ILP (Erregulatizazioaren aldeko Herri Ekimen Legegilea) onartuz.
   Horretaz gain, eskatzen dugu polizia-kontrol arrazistak eta Atzerritartasun Bridadaren zitazioak bukatzeko. Nafarroako polizien arteko lankidetza salatu nahi dugu, arrazializatutako pertsonak kontrolatzeko eta mehatxatzeko koordinatzen baitira. Arrazakeriarik gabeko auzoak eta herriak nahi ditugu, mugarik eta checkpointik gabekoak.
   Pertsona guztientzako osasun-arreta, etxebizitza duina eta erroldatzeko eskubideak eskatu nahi ditugu. Gainera, salatu nahi dugu zitala dela erroldatzea oinarrizko eskubideen gitza bihurtu izana.
   Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu benetako harrera eta politika eraginkorrak egin ditzala. Gogorarazi nahi diogu harrera egitea bere eginbeharra dela eta arlo horretan dagozkion baino askoz ere eskumen gutxiago hartzen dituela.  Ezin dugu eta, gainera ez dugu integrazioaz hitz egin nahi, migrante edota arrazializatutako pertsonen bizitzak zeharkatzen dituzten diskriminazioak onartu edo konpondu ez direnean.
   Udalei beren herri eta auzoetan bizi diren pertsona guztien eskibide-berdintasuna bermatzeko eskatzen diegu. Ez dugu onartuko erroldatzea Babes Sozialeko Sisteman sartzeko nahitanahiezko baldintza bihurtzea. Gogorarazi nahi dizuegu hemen bizi garen petrsona guztiei bermatu behar diezuela, eskubide hau udalen betebeharra delako.
  Estatuko Gobernua salatzen dugu, Migrazioa Politikan islatutako arrazakeria instituzionalaren arduradun nagusia delako eta mugak eskubiderik gabeko eta heriotz guneak bihurtu dituelako. Ez dugu ahaztu Melillako sarraskia, politika genozida honen adibide lazgarria. Ez dugu heriotzarik onartzen Europara iristeko ahaleginean, heriotza gehiagorik ez mugetan.
Guk, gure kolektibo eta mugimenduetan, jarraituko dugu erresistentziarako eta sostengurako guneak eraikitzen, sistemak bazterrean uzten dituen pertsonen bizitzari eusteko. Gainera, gogorarazi nahi dugu erakundeen erantzukizuna dela eskubide hauek bermatzea.

Arrazakeriaren kontrako koordinadora. 2022ko abenduaren 18a.

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter