Espainiako Gobernuari eskatu diote Elizak bere izenean jarritako ondasun guztiak berreskuratu ditzan.
View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1258-#sigProId662b9ee41f
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1258-#sigProId662b9ee41f
Espainiako Gobernuaren eta Elizaren artean lortutako akordioak azken hauek bere izenean jarritako ondasunak berreskuratzeko ez du asetu Nafarroako Ondasunaren Defentsarako Plataforma.
Gaur, Iruñean, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren
aurrean elkartu dira ekimen honetako kideak. Gogoratu dutenez, soilik Nafarroan
3.000 izan dira Elizak bereganatu dituen ondasunak, eta dituzten datuen arabera,
Estatu osoan 100.000 izan daitezke. Gobernuaren eta Elizaren arteko akordioan
1.000 ondasun bueltatzea adostu da.