Elefante txuria zirku kalejira
View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1245-#sigProIde91f4e2b0d
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1245-#sigProIde91f4e2b0d
AHTren zirkua salatu eta proiektuaren dirua gastu sozialentzat bideratzea eskatu dute Iruñean.
Orain Ardura ekimenak manifestazio bat egin du gaur Iruñean AHTren obrekin jarraitzen dutela salatzeko. AHTa Euskal Herriko proiektu handiena dela gogoratu dute, 12.000 milioi eurotik gorako kostuarekin, "enpresa eliteei bakarrik mesede egiten diena diru publikoarekin". Obra hauek berehala eta behin betiko gelditzea eta haren funtsak gastu sozialentzat bideratzea eskatu dute.