Pentsiodunen mugimenduak Donostiako kaleak hartu dituzte.
View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1206-#sigProId8540cb38d4
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1206-#sigProId8540cb38d4
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute hiriko kaleetan, “pentsio, soldata eta bizitza duinak” aldarrikatzeko. Espainiako Kongresuan burutzen ari diren Toledoko Itunaren –pentsioak arautzen dituena– barruan “murrizketak” egiten ari direla salatu dute pentsiodunek: “Salatu nahi dugu hiru urteko mobilizazioen ondoren lortutakoak arriskuan daudela, eta ez dela urrats sendorik ematen pentsio publikoak, duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzeko”.