#OrainArdura Elefante txuririk ez!!

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1141-#sigProId1f91c2ff91

Gaur, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, ORAIN ARDURA ekimenaren hainbat mobilizazio egin dira, AHTko lanak berehala geldiarazteko, AHTko funtsak gastu sozialera bideratzeko eta elefante txurien politikaren amaiera eskatzeko.
Iruñean manifestazioa egin da Aldundiatik  Gobernu Ordezkaritzara, eta Bilbon elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Atxondon, Abadiñon eta Ribabellosan ere elkarretaratzeak egin dituzte.
Iruñekoan 500 bat lagunek parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz.

View the embedded image gallery online at:
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1141-#sigProId1f91c2ff91

Gaur, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, ORAIN ARDURA ekimenaren hainbat mobilizazio egin dira, AHTko lanak berehala geldiarazteko, AHTko funtsak gastu sozialera bideratzeko eta elefante txurien politikaren amaiera eskatzeko.
Iruñean manifestazioa egin da Aldundiatik  Gobernu Ordezkaritzara, eta Bilbon elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Atxondon, Abadiñon eta Ribabellosan ere elkarretaratzeak egin dituzte.
Iruñekoan 500 bat lagunek parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz.

Gaurko manifestazioan Abiadura Handiko Nafarroako korridorea deituriko aberrazio horren arduradun diren bi erakundeak seinalatu nahi izan ditugu. Foru Aldunditik abiatu gara, Nafarroako Gobernuaren egoitzatik, erakunde honek proiektu honen jarraipenean izan duen inplikazioa salatzeko. Proiektu horretarako, Covid 19 berreraikuntzarako Europako funtsen zati handi bat eskatu du behin eta berriz. Azpiegitura honek egungo krisitik aterako al gaitu? Ergeltzat hartzen gaituzte!

Eta hemen amaitzen ari gara, gobernu zentralak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean. Gobernu honek Nafarroarako 87 milioi euroko partida onartuko du laster 2021eko Aurrekontu Orokorretan; horietatik 62 milioi AHTra doaz, hau da, % 71. Hori da, hain zuzen ere, Nafarroako obrak hasi zirenetik AHTra bideratu den diru-kopururik handiena.

Elefante txuria, azpiegitura alferreko, suntsitzaile eta inposatuak irudikatzen dituen nazioarteko ikurra da, antzinako Thailandiako elefante txuriek bezala, ustezko onuradunen hondamendia eta etorkizuneko belaunaldiei betiko hipoteka eragiten dietenak. AHTa Euskal Herriko elefante txuririk handiena da, 12.000 milioi euro baino gehiagoko kostuarekin -4.000 Nafarroan-, diru publikoarekin finantzatuta , enpresa-eliteei soilik mesede egiten diena. Nafarroako AHTari urtero egiten zaion inbertsioaren erritmoan, 191 urte kostako litzaioke martxan jartzea. Denok dakigu azpiegitura honek ez duela inoiz funtzionatuko eta eraikitzen jarraitzea dirua zakarrontzira botatzea dela.

AHTarekin jarraitzeak ez badu inolako justifikaziorik inoizko garaitan, are gutxiago azken ehun urteetako krisirik handienaren erdian, biztanleriaren % 15a baino gehiago pobrezia gorrian bizi delako, langabezia-tasak etengabe igotzen ari direlako, oinarrizko sektoreetan murrizketak daudelako, ospitaleak kolapsotik gertu daudelako, zahar-egoitzak gainezka daudelako, ostalaritza eta kultura bezalako sektore ekonomikoak egoera jasanezinean daudelako eta inoiz baino etorkizun kezkagarriagoa dugulako.

Testuinguru horretan, erakundeek AHTan funts publikoak xahutzen jarraitzea iraingarria da. AHTko lanekin jarraitzeak hondorik gabeko putzu batean gehiago hondoratzen jarraitzea dakar. Orain Arduratik arduragabekeria handi honen erdian gutxieneko zuhurtzia baino ez dugu eskatzen. Obra hori berehala geldiaraztea eskatzen dugu, eta funtsak sistema publikoa indartzera bideratzea, bizi-baldintza duinei eusteko, herritar guztientzako enplegua, osasuna, irakaskuntza, pentsioak, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak eta kalitatezko zaintzak ziurtatuz. Azken batean, bizitza politikaren erdigunean jar dadila.

ELEFANTE TXURI GEHIAGORIK EZ!

AHTREN DIRUA GASTU SOZIALENTZAT!

ORAIN ARDURA

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter