#Urriak12 Ezer ez ospatzeko! Gora Herriak!
https://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1121-#sigProId19733adc81
"Ospatzeko ezer ez" lelopean, inperialismoa eta kolonialismoa salatu dituzte Sortuk eta migratzaileen elkarteek.
Mujeres del Maíz nikaraguarren elkarteko, Africa United elkarteko, Compartiendo Raíces ekuatoriar jatorriko dantza taldeko, Munata boliviarren komunitatearen kultur elkarteko eta Sortuko kideen artean antolatutako ekitaldia izan da gaur Iruñean, "Espainiar kolonialismoak zapaldutako herri ezberdinetako kideak elkarlanean", inperialismoa eta kolonialismoa salatzeko.
“Jakin badakigu kolonialismoak pribilegio ekonomikoak ekarri dizkiola Euskal Herriari, eta horretaz ez gaude harro. Halaber, espainiar eta frantziar supremazismoek gure hizkuntza, kultura eta erakundeak menderatu dituzte”. Aniztasunean eraikitako #EuskalErrepublika-ren alde, ekitaldia iragan da Hegoamerikako hainbat herrietako kideen presentziarekin.