Stop a la represión en Sahara, no a los juicios políticos!

Publicado en Últimas Coberturas

STOP errepresioa Saharan, epaiketa politikorik ez!
Gaur, urtarrilak 23, Saharako 24 lagun epaituko dituzte Gdeim Izik bezala ezaguna den kasuarengatik. 2010. urtean, duintasunaren kanpamentua izendatu zutena eraiki zuten El Aaiun okupatutik 20 kilometrora. Marokok egindako okupazioa salatu, eta batez ere herri sahararra batuta ikustarazteko egin den erakustaldirik handiena izan da. Gogorarazi nahi dugu Saharak 40 urte daramatzala Marokoren okupaziopean, eta saharar askok basamortuan haien lurrera justiziaz bueltatu ahal izatea itxaroten jarraitzen duten bitartean, okupaziopean bizi diren sahararrek haien eskubideak guztiz ukatuta dituztela eta errepresio bortitza jasaten dutela. Horregatik, Gdeim Izikeko kanpalekua sahararren historian mugarri bat izan da.
Bi hilabete baino ez zuen iraun, Marokoko indar okupatzaileek bortizki kanporatu zituen-eta Sahararrak, su-armak erabiliz; zaurituak eta hildako bat eraginez, gainera, Duintasunaren Kanpalekuan zeuden sahararrak bahitu eta atxilotu zituzten ere. Honen harira, Saharako 24 militante epaituko dituzte bigarren aldiz. Lehena, 2013ko otsailaren 17an izan zen, eta bertan epaitegi militar batek 20 urteko espetxe zigorrak eta bizitza osoko kartzela zigorrak eskatu zituen.
Argi utzi nahi dugu, epaiketa honi ez diogula inolako zilegitasunik aitortzen. Era berean, ozen esan nahi dugu Saharako herriak Gdeim Iziken egin zuen kanpamendua babesten dugula baita egunerokotasunean aurrera eramaten dituzten ekintza guztiak ere, zilegiak, duinak eta beharrezkoak direlako Marokoren basakeriaren eta Komunitate Internazionalak duen pasibitatearen aurrean, hauen artean Estatu Espainola nabarmenduz, kobertura lotsagarria ematen baitio Marokori eta bizkarra Sahararekiko dituen ardura historikoei.

Munduko herri guztiek dute zanpaketaren aurrean altxatzeko eskubidea aldarrikatu eta Saharako herriari gure babes osoa adierazi nahi diogu. Modu honetan gure gaitzespen guztia erakutsi nahi dugu epaiketa politikoen aurrean eta Gdeim Izikeko eta Saharar preso politiko guztien askatasuna exijitzen dugu.
Epaiketa politikorik ez, ez Saharan, ez inon! Sahara hurra!

Stop a la represión en Sahara, no a los juicios políticos!
Hoy, 23 de enero, juzgarán a 24 saharauis por el caso conocido como Gdeim Izik. En 2010, construyeron el “Campamento de la Dignidad” a 20 kilómetros de El Aiaun ocupado para denunciar la ocupación marroquí del Sahara Occidental, y fue la más grande demostración de unidad del pueblo saharaui. Queremos recordar que el Sahara Occidental lleva más de 40 años ocupado por Marruecos, y mientras la mayoría de la población saharaui, que hizo el éxodo, malviven en el desierto, las que viven bajo la ocupación marroquí tienen todos los derechos negados y sufren una represión brutal en su propio Territorio. Por eso, el Campamento de Gdeim Izik fue un hito en la historia del pueblo saharaui.
El Campamento que duró dos meses hasta que fue desmantelado, brutal y violentamente desalojado por las fuerzas de ocupación marroquís, utilizando armas de fuego, causando heridos y hasta un muerto, secuestrando y deteniendo  a la población que de forma pacífica se había instalado en el Campamento de la Dignidad. Ahora se  juzgará por segunda vez a 24 activistas, que fueron ya juzgados en 2013 por un tribunal militar que pedía penas de prisión de 20 años y cadenas perpetuas
Queremos dejar claro que no reconocemos ninguna legitimidad a estos juicios, y también reivindicar alto y claro que apoyamos la acción que el pueblo saharaui llevó a cabo en Gdeim Izik, y todas las demás acciones que realizan en reivindicación de su derecho a la Autodeterminación y su exigencia de la Libertad como Pueblo, porque son legítimas, dignas y necesarias frente a la brutalidad de Marruecos y la pasividad de la Comunidad Internacional, entre los que destaca el Estado Español, que mientras ofrece una cobertura vergonzosa al régimen marroquí da la espalda a sus responsabilidades históricas con el Sahara como potencia colonizadora que fue.

Todos los pueblos tienen derecho a responder a la opresión y queremos mostrar nuestro apoyo total al pueblo saharaui. De este modo mostramos nuestro rechazo a los juicios políticos y exigimos la libertad de los presos de Gdeim Izik y del resto de presos políticos Saharauis.
No a los juicios políticos, ni en Sahara ni en ningún sitio! Sahara hurra!

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter