Osasun etxeak eta biok Euskaraz!

Publicado en Últimas Coberturas

Errotxapeako osasun etxean ez dago ez mediku eta ez pediatra euskaldunik. Horregatik, mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko, "Osasun etxeak eta biok euskaraz" herri ekimena sortu genuen auzoan orain hilabete batzuk.

50 auzokide inguru ízan gara, apirila bukaeratik uztaila hasiera bitartean, Osasunbideari gure kexa helarazi eta mediku eta pediatra euskaldunen exijentzia egin diogunok. Momentuz, osasun etxeko zuzendaria erantzun duen bakarra; esanez: "osasun-etxe honetako osagileko lanpostuetarako ez da betekizun hori eskatzen; horregatik Nafarroako Gobernuari edo Parlamentuari dagokio osagileko lanpostuak betetzeko euskaraz nahitaez eskatzeko egin beharreko lege-aldaketak egitea."

Beraz, ekaina bukaeran, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan jartzen saiatu ginen bilkura bat eskatuz. Bost hilabete pasa dira orduz geroztik eta Nafarroako Gobernuak entzungor jarraitzen du. Gobernua sustengatzen duten alderdi politikoekin ere egin dugu ahalegina, soilik EH Bilduk añatu gaitu. Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra eta Ahal Dugu-k mutu jarraitzen dute.

Auzoko euskaldunok osasun-etxean bizi dugun bazterketa egoeraren aurrean Gobernuaren axolagabekeria eta arduragabekeria ikusita, gure aldarrikapen eta exijentziekin aurrera jarraitzea, eta horiek osasun-etxera berriz ekartzea erabaki dugu; hemen garenok, osasun-etxean sartu eta bertan hurrengo orduak eta gaua igaroko ditugularik. Bide batez, ekimen hau baliatu nahi dugu Nafarroako Gobernuari hurrengo galderak egiteko: noizko mediku eta pediatra euskaldunak auzoan? noizko gure hizkuntza eskubideak osasun-etxean bermatuta?

Zein neurri hartuko dituzu? Zein epeetan?

Bukatzeko, auzoko euskaldunak animatu nahi zaituztegu mediku eta pediatra euskaldunen aldeko hautua egitera, mediku eta pediatra euskaldunak exijitzera. Era horretan, benetako aldaketak bultzatu eta eragiteaz aparte -lege-aldaketak barne-, gure hizkuntza eskubideak  bermatzea lortuko baitugu.

Euskaraz osasuntsu bizi!!

 

 

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter