Sara Gogoan Zaitugu!! Dispertsiorik Hiltzailea.
View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/616-#sigProId98e433c2c9
http://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/616-#sigProId98e433c2c9
Azaroaren 29an 12 urte beteko dira Iruñeko Alde Zaharreko auzokidea zen Sara Fernandez Iñaki Etxeberria auzoko Euskal Preso Politikoa bisitatzera zihoala izandako auto istripuan hil zela. Ordutik, gauzak asko aldatu dira Euskal Herrian. Baina, zoritxarrez, bada bat aldatu ez dena. Euskal presoek espetxean jarraitzen dute, sakabanatuak eta beren etxeetatik ehunka edo milaka kilometrora urrunduta. Sakabanaketa politikak eskubideak urratzen ditu, bere mendeku, xantaia eta izaera kriminala modu lotsagabean agerian utziz.