EHEk eskola euskalduna eskatu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuan
View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/293-ehek-eskola-euskalduna-eskatu-du-nafarroako-hezkuntza-departamentuan.html#sigProId333db97334
http://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/293-ehek-eskola-euskalduna-eskatu-du-nafarroako-hezkuntza-departamentuan.html#sigProId333db97334
"Guk eskola euskalduna". Horixe eskatu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak gaur goizean, Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitzan. Bost kidek parte hartu dute protestan. Atarian lehendabizi, eta egoitza barruan gero, eskola emateko itxura egin dute bost pertsonek, Espainiako Gobernuak egin nahi duen hezkuntza erreformaren aurkako eta euskal eskolaren eta euskal curriculumaren aldeko mezua zabaltzeko.
Foruzaingoak eraman ditu protestan parte hartu duten bost pertsonak; identifikatzeko prest agertu dira, baina euskaraz, eta foruzainek gaztelaniaz baino ez diete egin.