Hego Euskal Herriko etxebitzitza sindikatuon I.Topaketak

Publicado en Últimas Coberturas

View the embedded image gallery online at:
http://ekinklik.org/es/ultimas-coberturas/1311-#sigProId4f54e22107

Koordinaziotik antolakuntzara salto jauzia ematea. Helburu horrekin bildu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan jarduten duten etxebizitza sindikatuak urriaren 29an eta 30ean Goñin. Iruñeko Haritu, Gasteizko Auzoan Bizi, Donostiako Saretxe, Hego Uribeko Batu, Bilboko AZET eta Galdakaoko Elkarlaguntza Sarearen elkargune izan dira Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen l. Topaketak, 100 pertsona inguru bilduz.

Tokian toki jarduten dute denek, gertuko errealitateari erantzunez. Alabaina, beste auzo eta herrietako sindikatuekin saretzeak eraginkorrago eta indartsuago bilaka ditzakeela jakinik, elkarlan hori formalizatzeko lehen pausoa eman dute Goñin. Lehen urratsak emateko baliatu dute okasioa: sindikatu bakoitzak bere burua aurkeztu du, formakuntzen bidez eguneroko borrokarako baliagarri diren hainbat aspektutan sakondu dute, militanteen arteko harremanak elikatu dituzte... eta elkarlanari segida emateko oinarri eta lan esparru amankomunak lotuta utzi dituzte. Antolatzaileen arabera, Goñikoa "bide baten hasiera" da.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter