Artículos

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! transnazionalik ez! ¡Resistimos para vivir, marchamos para transformar!

Publicado en Últimas Coberturas

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. nazioarteko ekintzari hasiera eman dio.

"Bizitzeko erresistitu, eraldatzeko martxan!" nazioarteko lemapean, 200 emakume inguru elkartu dira larunbat honetan Irun-Hendaiako mugan, horren inguruan gertatzen den bortizkeria salatzeko eta herrien parte hartzea bermatzea helburu duen martxa aurkezteko, gaur hasi eta martxoaren 6an amaituko dena.

"Irun eta Hendaia arteko mugan gaude. Muga hau nazio-estatuek inposatu digute, eta Euskal Herria zatitzen du; bide batez, Europa Gotorlekua indartzen du. Horregatik etorri gara, hura nabarmen uztera, muga honen inguruan gertatzen den bortizkeria salatzera. Baina beren oinarrian zer dago? Migrazio politika arrazista eta kolonialak", azaldu dute.

Ildo horretan, martxa honen filosofia «herrien parte hartzea bermatzea» dela azaldu dute eta, horretarako, «herriz herri joango den dinamika» bat antolatu dute: "Gaur, urriaren 17a, ekingo diogu Irun eta Hendaia arteko mugan, eta martxoaren 6an burutuko dugu, hementxe bertan, sinbolotzat zubiak hartuko ditugularik".

Antolatzaileek uste dute zubiek ez dutela esanahi bera migrante guztientzat, izan ere, inoiz harremanetan jartzeko izan baziren, orain "harresi bihurtu" dira, pertsonen "joan-etorria eragozten" dutenak eta "diskriminazio, zapalkuntza, bazterkeria eta heriotza eragiten" dutenak.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako feminismotik pitzatu nahi dituzte zubi-harresiak; izan ere, ekintza honetan "kapitalismoa, kolonialtasuna, arrazismoa eta heteropatriarkatuaren sinbolo baitira".

Horretarako proposamen bat aurkeztu dute: zapiak erabiltzea, banako eta kolektiboaren konpromisotik abiatuta, zubi-harresietan zartadurak sortuko dituen ekintza bat burutzeko.

Hain zuzen, Euskal Herriko leloa "Zubi guztien gainetik, mugarik ez! transnazionalik ez! ¡Resistimos para vivir, marchamos para transformar! Nous résistons pour vivre, nous marchons pour transformer!" dela azaldu dute.

Transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak zalantzan jarri eta salatu behar direla gainera dute, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna diren aldetik.

Halaber, Europaren ongizatea «pribilegioren gainean» eraikitzen dela ere hausnartu behar dela nabarmendu dute, baita logika horretan "guk zer eginkizun eta ardura dugun" ere: "Zer egingo zenuke zure herria atzerriko enpresek inbadituko balute, urak kontaminatu, basoak soildu, aktibistak jazarri eta hilgo balituzte? Zer deritzozu mugak blindatzeko baliatzen diren milioiez? Zer nolako baldintzatan dihardute migranteek euskal etxeetan?"

Hala, herrietan zapiak eta zubiak erabiliko dituzte proposamenak eta ekintzak josi eta hartara "sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalean pitzadurak" eragiteko.
Testua: Naiz

#MarchamosPorPapeles

Publicado en Últimas Coberturas

Este sábado #17O se han realizado movilizaciones para reclamar papeles para todos y todas en varias ciudades de Europa.
La lucha antirracista tiene que ser mucho más contundente. No vamos a dar tregua reclamando #PapelesParaTodxs porque la situación no nos da tregua a nosotras.
En Hendaia, han pedido que se cierre del centro CRA, ubicado en la localidad.
Con esta movilizacion pretenden sumarse a la Marcha Solidaria; desde Euskal Herria, para lanzar el mensaje
#MarchamosPorPapeles
... porque son innumerables los casos de explotación y precariedad laboral, vivienda, salud y económica que se destapan continuamente y que tenemos que soportar. Ya basta.
... porque los gobiernos dejan atrás a las trabajadoras del hogar y cuidados con y sin papeles.
... porque las citas para extranjería son inalcanzables.
... porque los #CIE, cárceles de migrantes, vuelven a abrirse mientras que a las personas recién llegadas las hacinan en #CETIS sin cuidado humano ni sanitario.
... porque multitud de personas migrantes que viven en nuestros pueblos y ciudades continúan sin padrón.
#MarchamosPorPapeles.
Erregularizazioa orain betirako eta kondiziorik gabe.

 

#Urriak12 Ezer ez ospatzeko! Gora Herriak!

Publicado en Últimas Coberturas

"Ospatzeko ezer ez" lelopean, inperialismoa eta kolonialismoa salatu dituzte Sortuk eta migratzaileen elkarteek.
Mujeres del Maíz nikaraguarren elkarteko, Africa United elkarteko, Compartiendo Raíces ekuatoriar jatorriko dantza taldeko, Munata boliviarren komunitatearen kultur elkarteko eta Sortuko kideen artean antolatutako ekitaldia izan da gaur Iruñean, "Espainiar kolonialismoak zapaldutako herri ezberdinetako kideak elkarlanean", inperialismoa eta kolonialismoa salatzeko.
“Jakin badakigu kolonialismoak pribilegio ekonomikoak ekarri dizkiola Euskal Herriari, eta horretaz ez gaude harro. Halaber, espainiar eta frantziar supremazismoek gure hizkuntza, kultura eta erakundeak menderatu dituzte”. Aniztasunean eraikitako #EuskalErrepublika-ren alde, ekitaldia iragan da Hegoamerikako hainbat herrietako kideen presentziarekin.

#12octubre ¡Seguimos en resistencia!

Publicado en Últimas Coberturas

El Movimiento Migrante de Nafarroa renombra dos calles dedicadas a “conquistadores”.
La plaza Virrey Armendáriz ahora pasa a llamarse Isla de Goree que durante más de tres siglos fue el más importante mercado de personas esclavas y la calle Pedro de Ursua ahora pasa a llamarse Chitarera Kalea en honor al pueblo originario que vivió en esas tierras y sufrió y padeció la colonización.

Feed

síguenos en RSS

Twitter

síguenos en Twitter