#OrainArdura Elefante txuririk ez!!
http://ekinklik.org/es/component/content/?start=304&view=featured#sigProId1f91c2ff91
Gaur, larunbata, eguerdiko 12: 00etan, ORAIN ARDURA ekimenaren hainbat mobilizazio egin dira, AHTko lanak berehala geldiarazteko, AHTko funtsak gastu sozialera bideratzeko eta elefante txurien politikaren amaiera eskatzeko.
Iruñean manifestazioa egin da Aldundiatik Gobernu Ordezkaritzara, eta Bilbon elkarretaratzea Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Atxondon, Abadiñon eta Ribabellosan ere elkarretaratzeak egin dituzte.
Iruñekoan 500 bat lagunek parte hartu dute eguraldi txarrari aurre eginaz.